2012-11-05

Garraio publikoaren alde!

Nola munduko biztanleria goraka egiten duen, gero eta ibilgailu gehiago egotea normaltzat hartzen dugu. Baina, horrela jokatu beharko genuke? Normala da egunero milioika ibilgailu pribatu (kotxeak, batez ere) erabiltzea egungo sare publikoa ez erabiltzeagatik?

Erantzuna argi dago zein den, baina jendeak jarraitzen du pentsatzen erosoago dela ibilgailu pribatuak erabiltzea publikoa baino, hortaz, askotan ez dute honenganako alde txarrik aurkezten.

Izan ere, herrialde garatuenek ikaragarrizko sare publikoa daukate eta hauek gero eta azkarrago handitzen doaz. Hona hemen munduko metrorik luzeenetariko baten mapa, Londresekoa, alegia:



Zuen ustez, Londreseko garraio publikoa (bai metroa, bai autobusak, bai trenak...) oso potenteak direla ikusi izanda ere, bertan bizi diren biztanleek kotxe hartzeko beharra dute?  Orduan, zergatik jarraitzen dute erabiltzen jakinda desabantaila ugari dakartzala?

Hona hemen beste irudi bat, non Txinako auto-ilarak nolakoak diren argi eta garbi ikus daitekeen.


Egunero horrelako zorigaitzak errepikatzea behin eta berriro ez da izango ona gure etorkizunerako, beraz, garrai publikoa bultzatzea ezinbestekoa da. Bizkaiko garrai publikoa, adibidez, poliki-poliki aurrera doa. Etorkizun hurbil batean, hauxe izango da Bizkaiko garraio publikoko mapa:

































Imagina dezakezue Bizkaia osotik bidaitzea garraio-sare publiko bati esker?
Egunen baten posible izango da, eta itzela izango da!

2012-10-29

Gure planetak eskaintzen dizkigun paisaiarik ikaragarrienak

Gaur egun, denborarekin gizakiak galdu izan dituen paisaiak asko dira, bai ingurunea aldatuz joan delako, bai gizakiak berak lurraren erabilpenari buruzko beste iritzi bat hartu izan duelako.
Hala ere, gure planetan oraindik ikutu gabeko eskualdeak geratzen dira. Nola gero eta espazio artifizial (gizakiek erabilitako lurrak) gehiago dauden, parke naturalek gero eta iguripen gehiago izaten dituzte.
Hona hemen mundu mailan ospe gehien eduki dituzten parkeek:

  • Fiordland Parke Nazionala (Zelanda Berria)

  • Kruger Parke Nazionala (Sudafrika)

  • Sequoia Parke Nazionala (AEB)

  • Iguazu Parke Nazionala (Argentina)



  • Yosemite Parke Nazionala (AEB)



  • Manuel Antonio Parke Naturala (Costa Rica)



  • Yellowstone Parke Nazionala (AEB)






2012-10-22

Berotegi efektuaren ondorioak


Zer da?
Atmosferaren beroketa naturala, lurrazalak eguzkiaren izpiak jaso ondoren, isladatzen duen beroaren absorketaren ondorioz ematen dena.

Sortzen duten gasak:
Zergatik egiten du horrenbesteko beroa lurrean berotegietan berogailurik ez badago?
Ateratzen den baino energia gehiago sartzen delako. Eguzki izpiek kristal edo plastikozko horma zeharkatu eta ez dira kanpora itzultzen. Barruan geratzen dira, lurra berotzen.
Antzeko zerbait gertatzen da Lurran. Eguzki izpiek atmosferaren gasen kontra jotzen dute. Gas horiek berotegiko kristal edo plastikozko hormen eginkizuna betetzen dute eta eguzki izpiak barruan geratzen dira gu berotuz.

Hori gertatuko ez balitz, Lurreko tenperatura 18ºC zero azpikoa izango zen.
Berotegi efektua fenomeno naturala da, eta beharrezkoa bizitzarako. Atmosferako gasek astiro-astiro itzultzen dute eguzki energia eta horrela, tenperatura ez da jaisten.
Azken mende honetan berotegi efektua eragiten duten zenbait gasek ugaldu egin dira izakien jarduera dela eta. Arazoa XX. mendean hasi zen. Azken urteetan arazoa asko larritu da prozesu industrialengatik.
Berotegi efektua beharrezkoa zen Lurreko bizitzarako, baina zientzialari askok adierazi duten bezala, orain bera da Lurraren berote orokorraren eta klima aldaketaren eragilea.

 

Etorkizunari begira, zientzialariek oraindik ez dute aurkitu konponbide demokratikorik (non herrialde azpigaratuenak galtzaileak izan ez diren). Hori dela eta, planetak horrela badirau New Yorkeko hiria argazkian bezala geratuko litzateke.

2012-10-15

Euskal basorik adierazgarriena, zuengandik hurbil!

Omako auzoan, Gernika itsasadarrak eta Kantauriko kostaldeak sortzen duten sakonunean, Agustin Ibarrolak egindako "Baso margotua" dago.

Hasieran, pinu asko dago, baina bide batetik behera eginez Agustin Ibarrolak modu askotan margotutako pinuek osatzen duten baso-zati magikoa dago. Oman bertan bizi den margolari honek modu horretan artearen eta naturaren harreman berria bilatu nahi izan du, pinudi honi "bizitza" berria eskainiz; horrela, bisitari bakoitzak osotasuna bere modura ikusiko du (ezpainak, erronbo hori bat, ortzadarra adarretik adarra saltoka, uhinak eta kolore-tantoak) kokatzen den lekuaren arabera ikusiko dituen kolore, itxura eta perspektibak ezberdinak izango baitira.

Basoak eztabaidak eragin ditu. Kontra daudenek inguruari egindako kaltea eta artistaren lan eskasa salatzen dute. Aldekoek, berriz, aurrera pausoa dela diote, orain mila urte haitzuloetako gizakiak Santimamiñeko kobazuloak pintatu zituenean hasi zuen ibilbidea ixten duen arte-lana. Baina artistaren paisaiarekiko grinaren, kultura artistikoaren eta espazio naturalaren arteko sintesiaren bilaketaren ondorioa da.

2012-09-24

"Nik birziklatzen dut, zuk zergatik ez?"

Egun on!! Gaur blog honetako gairik garrantzitsuenetariko bat zera izango da: ZABORRA. Argi dago munduko herrialde gehienetan zaborra eta hondakinak tratatzeko planak daudela, baina herritar askok ea etorkizunean horrenbeste zaborra pilatuz gero zer gertatuko den galdetzen diote euren buruari. Herrialde azpigaratu askok ez dute beste batzuek duten adina tresna, hori dela eta, zaborra pilatuz joan da. Hona hemen Indonesian kokatzen den Citarum ibaia:
Argazkian ikusten den moduan, ibaia guztiz kutsatuta dago herritarrok erabiltzen (eta erabiltzen ez) ditugun produktuez. Gehienetan gizakiaren ezjakituriagatik ematen dira horrelako kasuak. Birziklatzeak konponbide bat izan daitekeela jakinda, zergatik pertsona guztiek ez dute gauza bera egiten?

2012-09-17

Gure ingurua zaindu!

Horrelako paisaiak ez dira leku askotan aurkitzen, ezta paisaia hauetatik arnas daitekeen airerik ere. Goza ezazue bideoaz!

Naturarekin bat!

Hona hemen  gure planetak jasaten dituen kutsadurak sortutako zorigaitzak: