Hasieran, pinu asko dago, baina bide batetik behera eginez Agustin Ibarrolak modu askotan margotutako pinuek osatzen duten baso-zati magikoa dago. Oman bertan bizi den margolari honek modu horretan artearen eta naturaren harreman berria bilatu nahi izan du, pinudi honi "bizitza" berria eskainiz; horrela, bisitari bakoitzak osotasuna bere modura ikusiko du (ezpainak, erronbo hori bat, ortzadarra adarretik adarra saltoka, uhinak eta kolore-tantoak) kokatzen den lekuaren arabera ikusiko dituen kolore, itxura eta perspektibak ezberdinak izango baitira.
Basoak eztabaidak eragin ditu. Kontra daudenek inguruari egindako kaltea eta artistaren lan eskasa salatzen dute. Aldekoek, berriz, aurrera pausoa dela diote, orain mila urte haitzuloetako gizakiak Santimamiñeko kobazuloak pintatu zituenean hasi zuen ibilbidea ixten duen arte-lana. Baina artistaren paisaiarekiko grinaren, kultura artistikoaren eta espazio naturalaren arteko sintesiaren bilaketaren ondorioa da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario