2012-11-05

Garraio publikoaren alde!

Nola munduko biztanleria goraka egiten duen, gero eta ibilgailu gehiago egotea normaltzat hartzen dugu. Baina, horrela jokatu beharko genuke? Normala da egunero milioika ibilgailu pribatu (kotxeak, batez ere) erabiltzea egungo sare publikoa ez erabiltzeagatik?

Erantzuna argi dago zein den, baina jendeak jarraitzen du pentsatzen erosoago dela ibilgailu pribatuak erabiltzea publikoa baino, hortaz, askotan ez dute honenganako alde txarrik aurkezten.

Izan ere, herrialde garatuenek ikaragarrizko sare publikoa daukate eta hauek gero eta azkarrago handitzen doaz. Hona hemen munduko metrorik luzeenetariko baten mapa, Londresekoa, alegia:



Zuen ustez, Londreseko garraio publikoa (bai metroa, bai autobusak, bai trenak...) oso potenteak direla ikusi izanda ere, bertan bizi diren biztanleek kotxe hartzeko beharra dute?  Orduan, zergatik jarraitzen dute erabiltzen jakinda desabantaila ugari dakartzala?

Hona hemen beste irudi bat, non Txinako auto-ilarak nolakoak diren argi eta garbi ikus daitekeen.


Egunero horrelako zorigaitzak errepikatzea behin eta berriro ez da izango ona gure etorkizunerako, beraz, garrai publikoa bultzatzea ezinbestekoa da. Bizkaiko garrai publikoa, adibidez, poliki-poliki aurrera doa. Etorkizun hurbil batean, hauxe izango da Bizkaiko garraio publikoko mapa:

































Imagina dezakezue Bizkaia osotik bidaitzea garraio-sare publiko bati esker?
Egunen baten posible izango da, eta itzela izango da!

No hay comentarios:

Publicar un comentario